Home > Historia

Hiriak oinarrizko bi zeregin zituen kirol-instalazioen berrikuntzaren inguruan. Alde batetik, Anoetako kirolgune zaharra itxuraldatzea eta, bestetik, Atotxako futbol-zelaia lekuz aldatzea, haren kokagune desegokia zela eta, hirigunean .bertan, alegia, ezin baitzen behar bezala zabaldu. Gainera, ez zegoen batere zainduta. Horrenbestez, behar-beharrezkoa zen Donostiako Udalak esku hartzea eta bi gai horiek konpontzeko operazio bat garatzea.

Anoetako kirolgunea eta, bereziki, estadioa orain dela 10 urte eskas amaitu ziren. Lanei 1950eko ekainean eman zitzaien hasiera eta lursailak Donostiako Udalak eta Aurrezki Kutxa Munizipalak jarri zituzten. 1942an Amara aldean “sakelako” estadio bat egitea onartu zen. Aurrekontua 40.000 pta-koa izan zen eta diru hori Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak, Langabezi Batzordeak eta Frente de Juventudes-ek jarri zuten.

Atotxako udal futbol-zelaiak, Errealaren egoitza zaharrak, 80 urte baino gehiago zituen eta Egiako auzo jendetsuko gune publikoak garatzea eta berreskuratzea eragozten zuen.

Anoetako estadioari esker, futbol-zelai berriaz gain, beste zenbait kirol-jardueretarako instalazioak ere lortu zituen hiriak, atletismokoak kasu. Estadioa hiri barruan egin zenez, bertara garraio publikoa erabiliz zein oinez erraz irits zitekeen eta jada eginda zeuden bide-sare eta aparkalekuak profitatzen zituen.

Estadioa eraikitzeko lanak 1990ean hasi ziren, 47 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 1993ko uztailaren 29an inaugurazioa egin zen, Atletismoko Europako Junior Txapelketa egiteko. Orduan, estadioak 29.000 lagunentzako lekua zuen.

Lehen futbol-partida Errealak eta Real Madrilek jokatu zuten 1993ko abuztuaren 13an. Lagunartekoa izan zen eta bana berdindu zuten.

1998an iparreko eta hegoko hondoak handitzeari ekin zitzaion eta, tarteko oin bat eraikiz, edukiera 32.076 eserlekukoa izatera igaro zen.

 
     
© 2005 Anoeta Kiroldegia Lege oharra