Home > Estadioaren beste zenbait erabilera

Bi urtez geroztik, Anoetako estadioak beste erronka bat du: hainbat motatako jarduerak antolatzea. Estadioak erabaki zuen futbolaz, atletismoaz eta noizbehinkako kirol-ekintzez harago joatea eta bere kirol-instalazioetarako ideia eta erabilera berriei ateak irekitzea.

Horregatik, 1.700 m²-ko azalera prestatzen du feriak, festak eta desfileak antolatzeko, palkoa egokitzen du lan-bilerak, sari-banaketak edo telebista-programak egiteko eta zelaia moldatzen du kontzertuak egiteko edo merkaturatzen diren produktu berriak aurkezteko.

 

 
 
     
© 2005 Anoeta Kiroldegia Lege oharra