|
|

| |
|
2007ko abuztuaren 18an |
 |
 |
Errealaren aurkezpena
Denboraldi berriari hasiera emateko, goizeko hamar eta erdietan, Errealak bere futbol taldeetako jokalariak eta bere sailetako pertsonala aurkeztu zituen.
2. dibisioa, 2. B dibisioa, gazteen ohorezko dibisioa, euskal kadete dibisioa, kadete txiki dibisioa, haurren dibisioa eta emakumezkoen 1. dibisioa futbolen, emakumezkoen belar-hockeya, atletismoa, pilota eta urpekoak.
Aurkezpen horretan, bi mila bat entzuleren aurrean hitz egin zuten Mikel Aranburu ekipo nagusiko kapitainak, Joe Colleman entrenatzaileak eta Maria de la Peña presidenteak.
|
 |
| |
|
2007ko abuztuaren 4an eta 5ean |
 |
 |
Atletismo Absolutuko Espainiako Txapelketa
Urtero bezala, Anoetako estadioko atletismoko pistak erabili ziren. Bertan geroz eta proba garrantzitsuagoak egiten dira. Aurreko urtean Espainiako Junior Txapelketa egin zen eta aurten Absolutuak egin dira. Absolutuetako partaide askok marka egin behar zuten Osakako (Japonia) Mundu Txapelketan sartzeko. Partaideak 800 baino gehiago izan ziren eta 300 bat haien laguntzaileak. |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 27tik 29ra |
 |
 |
Jehovaren lekukoen biltzarra.
Beste behin, Jehovaren lekuko kristauek beren barrutiko biltzarra egin zuten. Otoitz-jardunaldietan 7.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuen parte eta, bertan, hainbat gaiez aritzeaz gain, kide berriak bataiatu eta ordenatu ziren. |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 14an |
| |
 |
Sariak banatzeko afaria.
Padeleko XXV. Udako Irekiaren ondoren, antolatzaileak, parte-hartzaileak eta haien bikotekideak afaltzeko bildu ziren presidentetza-palkoan eta amaieran irabazleei sariak eman zitzaizkien. 50 bat pertsona bildu ziren. |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 14an |
| |
 |
Gipuzkoako Entrenatzaileen Elkargoak antolatutako hitzaldia.
Gaia hau izan zen: “futbolari batengan nabaritzen diren gabeziak amateur-maila batetik maila profesional batera igarotzen denean”. Hitzaldia Gipuzkoako Entrenatzaileen Elkargoak antolatutako jardunaldien barruan zegoen eta estadioko areto batean egin zen. Bertan 40 bat entrenatzaile bildu ziren. |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 12an |
| |
 |
Kirolgiren denboraldiko aurkezpena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Iñaki Galdos Foru Diputatuaren bidez, 2007/2008 denboraldian goi-mailako gipuzkoar klubek jasoko zituzten diru-laguntzen programa aurkeztu zuen presidentetza-palkoan. Bertan egon ziren diru-laguntzak jasoko zituzten klubetako zuzendariak, baita hainbat kirolari ere. Amaieran, aurrepalkoan topa egin zieten egindako eta egin beharreko lorpenei. |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 8an |
 |
 |
Golf-jarduera
IMAGINAL EXPOk antolatutako jarduerak jende ugari erakarri zuen estadiora, saria Jaguar bat baitzen. Pertsona asko saiatu ziren zulo artekoa egiten, baina haietako oso gutxi hurbildu ziren zulora, 150 metrora baitzegoen. Euriak zertxobait ilundu zuen eguna, bai goizean bai arratsaldean. |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 6an eta 7an |
 |
 |
Donosti CUP 07ko finalak
Aurreko edizioan izandako arrakasta ikusita, finalak jokatzeko denbora luzatzea eta partidak bi egunetan jolastea erabaki zen. Final bakoitzaren aurretik, parte-hartzaileek estadioan jokatzeko zuten ilusioa nabaritzen zen. Jokatutako 9 finalen emaitzak ondorengoak izan ziren:
ESCUELA UD TALAVERA 1 – VECINDARIO 0 ; BELGICA
GIRLS 0 – NEW JERSEY FREEDOM 1; C.E.SANT
GABRIEL 2 – BELGICA GIRLS 0 ; BELGICA GIRLS
0 – C.E. SANT GABRIEL 1; BILDUTRANS 1 VALENCIA
U.E. 2; ESCUELA UD TALAVERA 2 – BENETAN
0; HIRIGINTZA 0 – EKINTZA 3 |
 |
| |
|
2007ko uztailaren 2an |
 |
 |
Donosti CUP 07ko inaugurazioa
Aurreko urteetan bezala, Donosti Cup-ari estadioko pistetatik eman zitzaion hasiera, 211 futbol-talde eta 3.990 jokalari baino gehiagoren desfilearekin. Ekitaldia iluntze-aldean egin zen eta bost kontinenteetatik etorritako hainbat koreografiek alaitu zuten. Parte-hartzaileek hainbat hizkuntzatan agurtu zituzten bertan bildutakoak eta, amaitzeko, su artifizialen burrunba eta ekialdeko tribunatik botatako suzko hesia egon ziren. |
 |
| |
|
2007ko ekainaren 23an |
 |
 |
The Rolling Stones 
Rolling Stones-ak Anoetako estadioa aukeratu zuten haien 2007ko biran Espainian egin zituzten kontzertuetako bat emateko. Kontzertua ekainaren 23an izan zen eta, espero zen bezala, estadioan aurten egindako ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izan zen. |
 |
| |
|
2007ko maiatzaren 16an |
 |
 |
Memoria
2006
Anoeta
kiroldegia 
Presidentetza-palkoan
bazkari bat antolatu zen, Anoeta Kiroldegiko 2006ko memoria
aurkezteko. Bertan hainbat agintari eta kazetari egon zen. |
 |
| |
|
2007ko apirilaren 28an |
 |
  |
VIP Elkartearen urteroko bilera 
Urtero bezala, futbol-zelaietako posta-txartelen bildumarien VIP Elkarteak, bilera bat antolatu zuen presidentetza-palkoan. Luis Alberto Andrade da Silva elkarteko zuzendaria eta Yon Pertika elkarteko antolatzaile donostiarra ere han izan ziren. Frantzia eta Ingalaterrako zenbait kidek hartu zuen parte eta mundu osoko zelaietako posta-txartelak trukatzeko edo oparitzeko aukera izan zuten. Luis Mari Arconada, Errealean atezain izandako nazioarteko jokalaria, eta Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakaria, gonbidatu gisa joan ziren bertan zeudenak agurtzera. |
 |
| |
|
2007ko apirilaren 1ean |
 |
 |
Biarritz Olympique Pay Basque Heineken Cup-ean 
Aurreko bi urtetan bezala, Biarritz Olympique Pay Basque taldeak Heineken Cup txapelketako partida bat Anoetan jokatu zuen etxeko gisa. Ingalaterrako Northampton Saints taldearen aurka lortutako emaitza 6 eta 7koa izan zen eta, porrot horren ondorioz, taldea ez zen finalerako sailkatu. Sailkatu izan balitz, 15 egun beranduago finala leku berean jokatuko zuen. Estadioa erabat bete zen eta miarriztarrak handik buru makur alde egin zuten, baina 2008an bueltatzeko esperantzarekin. |
 |
| |
|
2007ko otsailaren 23an |
 |
 |
2007ko Inauterietako sari-banaketa 
Kultur eta Turismo Ekintzetxeak afari bat antolatu zuen tribunen azpiko aldean, 2007ko Inauterietako sariak banatzeko. Bertan 400 bat pertsona bildu ziren eta estadioan eserita egiten zen lehen afaria izan zen. |
 |
| |
|
2007ko urtarrilaren 26an |
 |
  |
Gipuzkoako Futbol Federazioaren biltzarra 
Prentsa-aretoan Gipuzkoako Futbol Federazioak biltzar bat egin zuen eta, besteen artean, bulegoak lekuz aldatzea onartu zen, San Bartolome kaletik Anoetako estadioan dagoen 900 bat m²-ko tarteko oin batera. Biltzarrean 100 pertsona inguru egon ziren. |
 |
|