Home > Hurrengo ekitaldiak > Aurretik ekitaldiak
    2006ko abenduaren 26an

Gipuzkoako Arraunaren VI. Festa
Estadioko urteroko ohitura ari da bihurtzen Gipuzkoako Arraun Federazioak arraun-munduko pertsona aipagarrienei eskaintzen dien festa, baita bertan egiten den bandera banaketa ere. Palkoan zeremonia egin ondoren, lunch bat izan zuten aurrepalkoan.
    2006ko abenduaren 20an

Errealak bere babesleekin egindako ekitaldia
Celta eta Errealaren arteko partida telebistaz eman zuten egunean, Errealaren zuzendaritza-kontseilua bere babesleekin bildu zen lagunarteko ekitaldi batean eta haien sostengua eskertu zien. Partida husna amaitu zen.
    2006ko urriaren 5ean eta abenduaren 19an

“Vaya Semanita” saioaren grabazioa.
Estadioko aldagelak, besteak beste, grabazio-plato bihurtu ziren eta han grabatu zituzten zenbait esketx ETB-ko “Vaya Semanita” programakoek.
    2006ko abenduaren 13an

Errealak intsignia-banaketa egin zuen.
Errealak presidentetza-aurrepalkoa aukeratu zuen 50 urtez klubeko kide izandako pertsonei urrezko intsigniak emateko. Haiek bai dakitela kluba maitatzea zer den.
    2007ko azaroaren 26an

Donostiako Maratoia
Izena emandako 2348 pertsona Anoetako estadioko kanpoaldetik atera ziren Donostiako Maratoiko 42,195 kilometroak egiteko. Korrikalariek hiru aldiz pasatu behar zuten estadioaren barnetik, beraz, ikusleek proba gertutik ikusi ahal izan zuten. Denborarik onena William Seran kenyarrak egin zuen (2:16:21). Emakumeen artean, berriz, Angela Dawson korrikalari eskoziarra izan zen irabazlea (2:49:37).
    2007ko azaroaren 24an eta 25ean6

Korrikalariaren Feria
Donostiako Maratoiarekin bat eginez, beheko tribuna nagusian ekitaldi berri eta arrakastatsu bat egin zen. Aspalditik zegoen feriak antolatzeko asmoa eta, azkenean, maratoia zela eta, asmo hori gauzatu zen. Hogei erakustoki baino gehiago jarri ziren, maratoiko parte-hartzaileei hainbat produktu erosteko aukera emateko. Esan ohi den bezala: hurrengo urtean gehiago eta hobeto.
    2006ko urriaren 18an

Errugbiko Euskal Federazioaren afaria
Baionan kontzetrazio-txapelketa bat egin zenez, nazioarteko hainbat talde unibertsitario miniestadiora hurbildu zen errugbian jolasteko. Ondoren, Errugbiko Euskal Federaziokoek afari bat antolatuta zuten beheko tribuna nagusiaren barnealdean. Afari hartan 300 bat pertsona bildu ziren.
    2006ko urriaren 9an eta 10ean

Kyocera-ren aurkezpena
Kyocera fotokopiagailu-markak bere produktu berriak aurkeztu zituen sei futbol-estadiotan. Anoetan bi aldiz bildu ziren ipar zonako pertsonak. Aurkezpenak prentsa-aretoan eta presidentetza-aurrepalkoan egin ziren. Eta azken horretan, lan-bazkariak ere egin ziren.
    2006ko irailaren 14an

DIARIO VASCO Pilota Txapelketaren aurkezpena
DIARIO VASCOk urtero antolatzen duen pilota-txapelketa zela eta, presidentetza-aurrepalkoan bildu ziren hainbat kirol-kazetari zein hainbat pilota-klubetako ordezkariak. Txapelketan parte hartuko zuten pilotari guztiak ere han egon ziren.
    2006ko abuztuaren 19an

Errealaren aurkezpena
Denboraldi berriari hasiera emateko, goizeko hamar eta erdietan, Errealak bere futbol taldeetako jokalariak eta bere sailetako pertsonala aurkeztu zituen. 1. dibisioa, 2. B dibisioa, gazteen ohorezko dibisioa, euskal kadete dibisioa, kadete txiki dibisioa, haurren dibisioa eta emakumezkoen 1. dibisioa futbolen, emakumezkoen belar-hockeya, atletismoa, pilota eta urpekoak. Aurkezpen horretan, bi mila bat entzuleren aurrean hitz egin zuten Jose Maria Bakero ekipo nagusiko entrenatzaileak eta Miguel Fuentes presidenteak.
    2006ko abuztuaren 4an, 5ean eta 6an

Jehovaren lekuko kristauen biltzarra.
Beste behin, Jehovaren lekuko kristauek beren barrutiko biltzarra egin zuten. Otoitz-jardunaldietan 7.000 pertsona baino gehiagok hartu zuen parte eta, bertan, hainbat gaiez aritzeaz gain, kide berriak bataiatu eta ordenatu ziren.
    2006ko uztailaren 29an eta 30ean

Espainiako Atletismo Junior Txapelketa
Urtero bezala, Anoetako estadioko atletismoko pistak erabili ziren. Bertan geroz eta proba garrantzitsuagoak egiten dira. 2005ean Euskadiko Txapelketa egin zen bezala, 2006an estatuko juniorrak egin ziren. Txapelketa horrek hurrengo urteko absolutuak prestatzeko balio izan zuen. Partaideak 800 baino gehiago izan ziren eta 300 bat haien laguntzaileak.
    2006ko uztailaren 22an

Depeche Mode-en kontzertua
Aurreko urtean U2-k emandako kontzertuak aho-zapore ona utzi zien musikazaleei. Depeche Mode-k eta beste bi hasierako taldek 2006an emandako kontzertuak ez zuen hainbeste jende erakarri, baina 20.000 fan baino gehiago biltzea lortu zuen. Agertokia tribuna nagusian jarri zen, ekialdeko tribunara begira, jendeak gertuagotik ikus zezan. Alboetan kokatutako bi pantaila erraldoiren bidez, fanak taldeen mugimendu guztiak ikusi ahal izan zituzten.
    2006ko uztailaren 12an

KIROLGIren denboraldiko aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Fernando Tapia Foru Diputatuaren bidez, 2006/2007 denboraldian goi-mailako gipuzkoar klubek jasoko zituzten diru-laguntzen programa aurkeztu zuen presidentetza-palkoan. Bertan egon ziren diru-laguntzak jasoko zituzten klubetako zuzendariak. Amaieran, aurrepalkoan topa egin zieten egindako eta egin beharreko lorpenei.
    2006ko ekainaren 29an, uztailaren 3an eta uztailaren 8an

Donosti Cup
Estadioko presidentetza-palkoan egin zen 15 urte betetzen zituen Donosti Cup-aren aurkezpena. Koreografia txiki baten ondoren, Iñigo Olaizola zuzendariak urte hartako txapelketa aurkeztu zuen agintarien eta ekitaldiaren babesleen aurrean. Instalazioaren zuzendariak oroigarri bat eman zion urteurrenagatik.
    2006ko maiatzaren 25ean

SPRINGFIELD
SPRINGFIELD arropa-marka ospetsuak Anoetako estadioko galerian festa bat antolatu zuen urte-sasoiko arropa aurkezteko. Gau-giro bikaina egon zen, festa eta guzti, eta ikusleek ibiltokitik pasatu ziren modeloak, emakumezkoak zein gizonezkoak, asko txalotu zituzten.
    2006ko apirilaren 26an

“Minuto 0” programaren grabazioa
Anoetako presidentetza-palkoa telebista-plato bihurtu zen, Teledonostiko “Minuto 0” programa ezaguna grabatzeko. Programa hori edizio berezia izan zen, Errealak 25 urte aurrerago irabazitako liga-titulua omentzen baitzuen. Tito Irazustak aurkeztu zuen eta hainbat agintari eta liga hartan jokatu zuten hainbat jokalari gonbidatu zituzten.
    2006ko apirilaren 22an

BOPB
BOPB-a finalerdietarako sailkatu zenez, Frantziako Errugbi Federazioko Comité Cote Basque-ek ERC-ri eskatu zion partida hura Anoetako estadioan jokatzeko baimena. Berriro ere aurkaria Ingalaterrako talde bat zen: BATH. Berriro ere sarrerak agortu ziren eta garaipena frantziar taldeak eskuratu zuen, BIARRITZ OLYMPIQUE 18 - BATH 9
    2006ko apirilaren 2an

BOPB
Biarritz Olimpique Heineken Cup-eko final-laurdenak jokatzeko berriro ere sailkatu zenez, partida hori jokatzeko Donostiako hiria eta Anoetako estadioa aukeratu zituen. Urte horretan aurkaria ez zen irlandarra izan, Ingalaterrako SALE SARKS baizik. Sarrerak agortu ziren eta emaitza miarriztarren aldekoa izan zen BIARRITZ OLYMPIQUE 11 - SALE SARKS 6.
    2006ko urtarrilaren 1ean

Urtezahar-gaueko kotiloia
Anoetako estadioak, lehenengo aldiz bere historian, ekitaldi publiko bat antolatu zuen bere harmailetan. Beheko tribuna nagusira sartzeko plataforman egin zen 2006ari ongietorria emateko festa. Plataforma horrek 1.700 m²-ko azalera du eta bertan 1.700 pertsona sar daitezke. Lehenengo aldiz egiten zen ekitaldi horretan 812 pertsona egon ziren.
 
     
© 2005 Anoeta Kiroldegia Lege oharra